XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bildurra eukixu arrisku ixukorran bixi zaralako, oben ilgorra egitteko, orain arrte jausi ezpa-zara, be.

Beti gauz arrisku orretan.

Ziltza edo tentaziñoe gogorrak jausi erazo daiketzu, ba....

Gotutz edo aingerubak obendau eban Donoki edo Zeruban; Adan'ak, Baratzean eta Juda ta Deunkepa'k, Josu-kisto'ren irakastolean....

Bilddurr andija ixan-egixu, ba.

Atzerapena.

- Oben ilgorrak baltzittuta badaukazu zeure gogua, ainbat lasterren, bide gustijetatik, alegin-egixu bera garbittuteko, autorrkunde edo konpesiño onaren bittarrtez.

Aizkidetu zaiz Jaungoikuaz, beriala.

Biarrba ilgo zara gaurrko arratzean.

Bide egoki, zinddo ta arrtezena aldentzeko oben nagositik, ardura andijaz, aldentzia oben txikarretatik da.

Erijotzearen gomutea.

Il biar-dogu, noz-edo-noz....

Etorriko da eguna, zeñetan itxiko doguzan geure senide, aizkide, otasun eta berau gorputz au bebai.

Neure gorputz au lurralduko dan lekuba, ixango da illobija, arraen jakija ixateko....

Nire biztokija, Donoki edo Zeruba ala barrendija, ixango da....

Ala betiko zorijonduna ala betiko zorigaiztua: ez dau beste bittarrterik....

Egi au ikuskarrija da, edonok dakijala: ez dau zertan inddartu siñeskintzeaz: egunoro ikusi oi dan egija da.

Iltzen dira zarrak eta gastiak, aberatzak eta aberke edo ezeukijak, doniak eta obendijak edo pekatarijak.

Il ziran Adan eta Ebe, geure lenengo gurasuak; Josu-kisto ta Ama goikua, be il ziran....

Neu, be, ilgo naz....

Ez dakit noz, ez zelan, ¿Baña noz ixango ete da? ¿ogei ala berrogei urte igazitta? ¿urte onetantxe? ¿illabete onetantxe? ¿gau onetantxe? Ez dakit....

Jaunguak bakarrik daki.